XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez iñor iltia

Jaungoikua'ren boskarren aginddubak, ez iñorr ilttia aginduten dausku, bere uskurrtzaren barruban gagozanoi.

Uskurrtzale garan gustijak, gauza au goguan euki biarr geunkela esan leike baña au ezta olan.

Eztakit uskurrtzan makal gagozalako edo gorrotuak geyau dakusgulako ixango dan, baña au arrgi ikusten da.

Uskurrtzarik eztaukonak, bere barruban gorrotua eruatia, argi dagon gauza da; baña uskurrtzale arrtian uskurrtzalientzako dagon gorrotua norberen arrtekuak ezpadira, ixilik egoteko gauza ez-ta.

Katolikua askok, ez bakarrik dauke katoliku eztanentzako gorrotua, batta be katoliku onak diranentzako be.

Alderrdi baten gorrotu ori argi ikusten da.

Asturias'en jazo ixan diran negargarrikerijak diran baño itzalago esateko, izparringi askok, eztabe goguan euki ziurr jakin-barik orrelako izparrak emotiagaz uskurtzari kalte aundijak egitten dautsezala.

Egijak ixan-da be apaltasuna erabilli biarr dogunak, arerijoen burubak eske ibilli gara.

Uzkurrtzak aginduten dauskun lez, geure arerijuei asketsi eta bide onera ekarrteko, okerreko bidian gabixala uste dot.

Erri agintzetan, gora-bera aundijak ixaten dira.

Gaurr erdikuak aginduten daben lez, bijarr ezkerrekuak aginduko dabe; eta eskumak aginduten egon diranian bijotz biguna erakutsi biarrian, gorrotua eta zigorra erakutsi ba-dautse.

Zer egingo ete dabe ezkerrak uskurtzan ziñistuten dabenak gorrotua erakutsi ba-dautse?.

Eskuma aldekuak gorrotau eta ori baño txarrago, errurik eztaukan uskurtza be gorrotau egingo dabe, uste dabelako berau be errudun dala.

Autamalgarrija da baña autorrtzekua da.

Gauza gustijak ekarri leiz bide onera eta geure eskubetan euki dogu katolikuak, makurrtasuna eta errukija erakutsijagaz.

Askok uste daben lez onak eztiran gustijak il egin biarr ba-dira, Jaungoikuak Berak euki eban eta dauko eskubidia nai dabenian iltteko.

Baña Jaunak geure eskubetan itxi dausku geuk geure lanakaz bide onera ekarri dagiguzan.

Gure Jaun eta Jaungoikua Gurutzan etzan il, onak bakarrik zeruratuteko baita txarrak onduteko be.

Berak eskatu eban azkenengo orduban Bere Aita'ri Aita azketsi egijozu zer dagijen eztakije-ta katoliku garanak Itz onek erabilli biarr doguz geure egikixunetan.

Bide bat esarri euskun eta bide orretatik arrtez-arrtez jarrattu biarr gara.

Bere ikasbidia idatzitta, itxi eban eta bere legiak zabaltzeko esaten dausku.

Lege orren bosgarren agindubak, ez iñorr iltteko diñosku, eta zegattik ba katolikuak gabiltzaz iñoren burubak eske?.

Ez ete dogu ikusten arerijuak geittuten gabiltzazala?.

Ba dakit ziurr len agindduten egon dan batek esan dabena... len josulagunak banandu gebazan baña orain anka jokua eragingo dautsogu lurr alde onetatik be...

Emen daukogu zerr irabaziko dogun katolikuakaz egin deguzanakin....

BINGEN.